Denbora pasa
Denbora badoa eta gu harekin.
Bidaia bakartia izan daiteke edo lagunartean.
Haiekin, iraganaren oroitzapenetan murgildu
edo etorkizunarekin amets egin dezakegu.
Denbora-pasa tentagarria hauetako bakoitza bere ikasketa
eta ziurgabetasuna gordetzen ditu.
Atzera edo aurrera begira, bidaiak jarraitu behar du.
Baina zuzen ibil gaitezke ez badugu begiratzen nondik zapaltzen dugun?
Popping, House Dance eta Waving dantza estiloetan eta Contact Juggling-aren efektu bisualetan oinarrituz, orainean bizitzeko edo, aitzitik, une horretatik aldentzeko modu desberdinak aztertzen ditu piezak.
Hiru lagunen arteko lotura eta lagun hauetako bakoitzak orainarekiko duen harreman berezia izango da, piezaren oinarrizko hausnarketa zehaztuko duena:
Nola bizi unea bere osotasunean?
Ikuskizunak harrera kritiko bikaina izan du:
- Errenteriako “Legamia” sorkuntza-egoitzarako aukeratuta izan zen (2024)
- Bilbon, Artekaleko “Sorburu” saria jaso zuen (2025)
- Suitzako “Fête de la Danse” bira nazionalean estreinatu zen ikuskizuna (2025): Brig, Fribourg, Bulle eta Sion-en aurkeztuta izan zen
Zuzendari artistiko eta koreografoak:
Maialen Mendes, Philémon Flückiger, Paula Jimenez
Dantzariak:
Philémon Flückiger, Paula Jimenez, Sara Vinagrero

