DANTZA, MUSIKA, ANTZERKIA

De Musas

Nork kontatu zuen istorio hau lehen aldiz?
Zein ahotsek errepikatu zuten oihartzuna kondaira egin arte?

De Musas istorio ezaguna da,
ikuspegi ezberdin batetik kontatua.

Ikuskizunak erruaren nozioa zalantzan jarriz berrikusten du “Medusa” Greziako Gorgona ospetsuaren mitoa.
Hala, munstro beldurgarriak alde batera utziz, aurreiritzirik eta kriminalizaziorik gabeko istorio bati bide ematen dio,
zeinetan protagonistarekin
identifikatuta sentitzea erraza den.

Alderantzizko kronologia baten bitartez, jainkoek eta gizonek
zigortutako emakume baten bizipen eta sentimendu kontraesankorretaz jabetuko gara.
Aurpegi ezberdinekin eta leku ezberdinetan errepikatzen den istorioa.
Iraganari, orainari eta -soilik agian- etorkizunari buruz,  hitz egiten duen kanta errepikakorra.

Zenbat Medusari luzatu diozu eskua?
Zenbat Poseidoneri gelditu dizkiozu oinak?
Zenbat Athenea ulertzen saiatu zara?

Zenbat dakigu benetan
inguratzen gaituen pertsona bakoitzaren historiari buruz?

INTERPRETATZAILEAK

Paula Jimenez (Bilbao)
Zuzendari artistikoa, koreografoa, dantzaria

Maxance Dell’Orefice (Neuchâtel, CH)
Konpositorea, abeslaria, fagotista, aktorea

Leire Aparicio (Bilbao)
Konpositorea, abeslaria, gitarrista

HELBURUAK

Paula Jimenez dantzari eta koreografoak,  esklusioa, pribilegioak eta gizarte-arauak zalantzan jartzen ditu “De Musas” sorkuntzaren bidez. Greziar mitologiako Medusaren eta euskal kulturako Sorginek jasotako tratuaren arteko antzekotasunak aztertzen du obrak. Ipuinetan eta tradizioetan ez ezik, gaur egun emakumeek pairatzen duten indarkerian ere funtsatzen da ikuskizuna.

Inspirazio anitzetan (“street” dantzak, euskal dantzak, objektuen manipulazioa, musika-konposizio originalak) eta bizipen propioetan oinarrituta, lengoaia eszenikoak sinbolismo indartsua eskaintzen du. “De Musas”-ek greziar Gorgonaren kontakizun ospetzuaren ikuspegi fresko, kritiko eta feminista bat aurkezten du.

«Nola epaitu ditugu emakumeak historian zehar, eta nola epaitzen ditugu gaur egun?» Galdera honi elkarrekin erantzuteko, emanaldia amaitu ondoren, transmititzen zaizkigun istorio, ipuin eta kondairei buruz hausnartzeko eztabaida irekia proposatzen da.

Ikuskizunaren kontratazioari buruzko edozein galdera izanez gero,
mesedez, erabili harremanetarako formularioa

X